Politika -

Elkarrizketa

Arraiz: 'Gure ezaugarria barne demokrazia eta gardentasuna izango da'

Hasier Arraiz Sorturen presidenteak nabarmendu duenez, alderdiak "ezker abertzalearen aldaketa estrategikoa" gauzatzeko tresna izan nahi du.

Hasier Arraiz Radio Euskadin. EITB
Hasier Arraiz Radio Euskadin.
Hasier Arraizi elkarrizketa, Radio Euskadin

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk, ezker abertzalearen talde politiko berriak, "ezker abertzalearen aldaketa estrategikoa burutzeko bitartekaria" izango dela azaldu du Hasier Arraiz alderdiaren bozeramaileak.

Radio Euskadiko elkarrizketa batean, "beste era batera funtzionatu" nahi dutela esan du. "Ezker abertzalea sektore politiko iluntzat hartu izan da eta gardentasunaren unea dela uste dugu".

Funtzionatzeko era "horizontalagoa" izango dutela esan du Arraizek. "Gure ekintza politikoa ez da soilik hauteskundeekin lotuta egongo". Ildo honetan, "herritarrak izango dira gure aliatu nagusiak; herri mugimendua", nabarmendu du.

"Eta burujabetzaren eta ezkerreko gune horretan asko gaude, besteak beste, sindikatuak, erakundek eta noski, gure bidai lagunak, EA, Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna".

"Herri gisa zapaltzen gaituztenei aurre egiteko herri mugimendu bat sortzea nahi dugu, baita kapitalismoari aurre egiteko ere. Euskal Herria aitortzeko eta herritarren nahia errespetatzeko", ondorioztatu du.

Legebiltzarrean "erabakitzeko eskubidearen inguruan eztabaidatzeko" baldintzak ematen direla uste du. Eta erakundeen Gobernurako lana herri mugimenduarekin batera egin behar dela uste du.

Bestalde, beste alderdiekin harremanak normalizatzea espero du, horien artean, Sorturen kongresuan egon zen EAJrekin, eta baita PSE-EErekin ere, "gurekin harremanak izateko asmoa helarazi digute jada".

"Harremanen normalizazioak behin betiko bakera lagundu behar du eta Sortuk hori erraztu behar du", Arraizen iritziz.

Sorturentzat "lehentasuna euskal preso politikoen egoerari erantzuna ematea da, eta bestetik, eta aldi berean, biktima guztien onarpenean lan egiten jarraitu behar da", ondorioztatu du.

Azkenik, Sorturen presidenteak "amnistia globala" espero du, "irtenbide global" gisa, baina "ziurrenik, mailakatutako prozesu batean gauzatuko da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea