Politika -
EAJri kritika
Pastor: 'EAJk era lotsagarrian berreskuratu du estatus berriaren gaia'
Horrez gain, "behingoz armak entregatzeko eta desagertzeko" eskatu dio ETAri, "oraingoz hori ez baita talde armatuak erakutsi duen intentzioa".
Erredakzioa
"Hauteskundeetan EAJren lehentasunetako bat zela adierazi ostean, Iñigo Urkulluk zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzak eta EAJk era lotsagarri eta ezkutu batean berreskuratu dute estatus politiko berriaren afera", Jose Antonio Pastor PSE-EEren ordezkari eta alderdi horren Bizkaiko idazkari nagusiaren arabera.
"Hauteskundeetan zehar hainbat aldiz entzun diot Urkulluri estatus politiko berriaren gaia bere taldearen lehentasunetako bat izango dela esanez. Dena den, beraiek hori defendatzen zutela esan zuen Erkorekak, baina arazo hori Legebiltzarrean konpondu beharko zela aipatu zuen, arazoa beraiei pasatu gabe", adierazi du Pastorrek.
Horrez gain, "behingoz armak entregatzeko eta desagertzeko" eskatu dio ETAri, "oraingoz hori ez baita talde armatuak erakutsi duen intentzioa".
"ETA izan da eragindako min guztiaren erantzule bakarra"
Gainera, ordezkari sozialistaren ustez, "ezker abertzaleari bertigoa ematen dio oraindik biktimen familiek antolatzen dituzten omenaldietara joatea, baina aurrerantzean erantzunkizun horri aurre egin beharko dio". Horrez gain, eragindako min guztiaren erantzule bakarra ETA izan dela entzun nahi dio ezker abertzaleari, eta, horren baitan, positibotzat jo du "Sorturen buruzagiak demokraziara bilakatu izana".