Politika -
Bozketa polemikoa
Consuelo Ordoñez Coviteko presidente hautatu dute berriro
Presidentetzarako beste hautagaiak, Jorge Motak, batzordearen erabakiaren aurka egingo duela iragarri du, 134 bazkide berriek "ez dutelako estatutuen araudia betetzen".
Erredakzioa
Coviteko Batzar Nagusiak Consuelo Ordoñez aukeratu du presidente. ETAk hildako Gregorio Ordoñez PPko buruzagiaren arrebak 186 boto lortu ditu. Jorge Motaren hautagaitzak, berriz, 147 boto eskuratu ditu.
Gauzak horrela, Batzarraren emaitzaren aurka egitea erabaki du Jorge Motak, horren esanetan, azken asteetan onartutako 134 bazkide berriek "ez dutelako estatutuen araudia betetzen".
Behin batzarra amaituta, hainbat partehartzaile oso haserre atera dira bertatik. Horren aurrean, Ordoñezek azaldu duenez, "estatutuei so eginda, bazkide berriak onartzea erabaki genuen". "ETAren mehatxatuen alde dena eman dut", azpimarratu du Coviteko presidente berriak.