Politika -

Sorturen kongresua

Otegi:'Estatuen indarkeria oraindik indarrean dagoenean jaio da Sortu'

Batasuneko bozeramaile ohiaren eskutitzaren irakurketarekin eman diote hasiera Iruñean Sorturen lehen kongresuari.

Arnaldo Otegiren hitzek eman diote hasiera Sorturen konferentzia. Efe.
Arnaldo Otegiren hitzek eman diote hasiera Sorturen konferentzia. Efe.
Arnaldo Otegiren hitzek eman diote hasiera Sorturen konferentzia. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia izan da Sorturen Kongresuaren hasierako protagonista. Otegik idatzi bat bidali du Sortu "Estatuen indarkeriak indarrean jarraitzen duen testuinguruan" jaiotzen dela esateko, eta, bere iritziz, "indarkeria hori konpondu gabe dagoen gatazka politikoaren jatorrian dago".

Espainiako eta Frantziako Estatuek ez dute onartzen Euskall Herria nazioa dela eta autodeterminaziorako eskubidea duela", esan du Otegik idatzian. Oharra Logroñoko kartzelatik bidali du, bertan ari baita Bateragune auziaren harian jarritako zigorra betetzen.

Ezker abertzaleko liderraren eskutitza Karmele Aierbek irakurri du. Otegiren hitzetan, Sortu "borrokarako tresna berria da, herri ezkertiar eta abertzalearen eskuetan". "Hamarkada batean legez kanpo egon gara, jazarpen politikoa jasan dugu, kartzela-zigorrak, kartzelaratzeak... eta hori guztia gaur egun ere pairatzen ari gara", esan du.

"Baldintza demokratikoak falta dira"

Otegiren iritziz, Sortu "berdintasuna bermatzen duten baldintza demokratikorik gabeko testuinguruan jaio da", eta "jardun politikoan aritzeagatik epaiketak pendiente ditugu".

Sortu "indarren joko berriaren ondorioa da, burgesen legearen erabilera erabiltzaileari ezker emandako pausoa", dio Otegik. "Sortu legezkoa da Estatuak legetik kanpo utziz gero ondorio latzak pairatu beharko lituzkeela ikusi duelako, hor dago gakoa", azpimarratu du.

"Aukerak aprobetxatzea"

Egora kontuan hartuta, "aukera guztiak aprobetxatzeko" deia egin du Otegik, "lurralde, ekonomia eta politika ereduaren desegiteak egungo egoera aldatzeko aukerak jendearengan eraggin handiagoa izatea ekarriko du", eta horrek, bere iritsiz, "aukera berria eraikitzea erraztuko du".

"Aukera hori ekaitzea, herriari eskaintzea eta gehiengo handiak sortzea da gure lehen helburua, guk daukagun egiteko nagusia", azpimarratu du ezker abertzaleko liderrak, izan ere, "gehiengo handien bitartez bakarrik gauzatuko dira gure helburu politikoak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea