Politika -

Diputatuen Kongresua

Kupoa aurten bertan negoziatzeko konpromisoa hartu du Rajoyk

Espainiako Gobernuko presidenteak horretarako ardura hartu du Estebanen (EAJ) aurrean. Amaiurri defizit demokratikoa duela esan dio.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak inputatutako politikariei hauteskundeetan hautagai izatea galarazteko proposamena ustelkeriaren kontrako neurriak hartzeko Gobernuak abiatuko duen eztabaidara eramateko eskatu dio Aitor Esteban EAJren bozeramaileari, nahiz eta proposamenarekin erabat ados ez egon.

Espainiako Gobernuko presidenteak aitortu du herritarren "zati handi" bat haserre dagoela klase politikoarekin, eta krisi ekonomikoarekin lotu du jarrera hori, baina aitortu du ustelkeria kasuengatik ere izan dela.

"Desgaste orokor horrek" Gobernuari eta klase politiko osoari eragiten diela aipatu ondoren, berriro errefusatu du "orokortzea", klase politikoarekiko suminduraren arrazoi nagusia dela iritzita.

Kupoa

EAEko kupoari dagokionez, Rajoyk "iraganetik datozen" desadostasunei eta kupo berriaren negoziazioari aurten bertan heltzeko konpromisoa hartu du.

EAJri gogorarazi dio ez dutela bat egiten kupoaren kalkuluaren inguruan eta ezartzeko metodologiaren inguruan duten iritrziarekin; eta horrez gain, 2012-2016rako kupoari dagokion negoziazioari ere heldu behar zaiola.

Murrizketak

Era berean, Rajoyk ukatu egin du Estatua "rezentralizatzeko" asmoa duela, eta Erkidegoek osatutako Estatua aldarrikatu du.

Era berean, EAJk osasun koordainketaren inguruan agertu dituen zalantzei ere erantzun die Espainiako gobernuburuak eta, osasun sistema oso eskuzabala dela goraipatu ostean, onartezintzat jo du "osasun turismoa".

ETA

ETA ere izan du hizpide EAJren bozeramaileak eta "behin betiko bakea eta berradiskidetzea lortzeko beharrezko elementuak" aurkezteko deia egin dio Rajoyri.

Rajoyren ustez, aldiz, ETAren amaiera lortzeko garrantzitsuena ETAK berak "erakunde terrorista gisa desagertu dela iragartzea da":

Amaiurren defizit demokratikoa

Gobernuko presidenteak ukatu egin du Amaiurren salaketa, PPk defizit demokratikoa duela, eta arazo hori, ETA desegin eta hilketak gaitzesten ez dituen bitartean, koalizio abertzalearena dela azpimarratu du.

"Zu zara Kongresuan demokraziaz lezioak emateko gaitasun gutxien duena", berretsi du Rajoyk.

Era berean, eragindako kaltearen ardura bere gain hartzeko eta biktimei barkamena eskatzeko deia egin dio Amaiurri.

"Hortik aurrera, hitz egin demokraziaz, askatasunaz eta beste guztiaz. Ez duzu horretarako gaitasunik, eta are gutxiago pertsonen eskubideen errespetuaz hitz egiteko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea