Politika -

Elkarrizketa ETB-N

Jaurlaritzak Fernandez Diazi eskatuko dio Segurtasun Indarrak kentzea

Estefania Beltran Heredia Segurtasun sailburuak martxoaren 6an egingo duten bilera batean egingo dio eskaera.

Estefania Beltran Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. EITB
Estefania Beltran Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. EITB
Estefania Beltran Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroari helaraziko dio Estatuko Segurtasun Indarrak EAEtik joateko eskaera. Hain zuzen ere, martxoaren 6an egingo duten bilera batean egingo du.

"Egun on Euskadi" ETB-2ko saioan egindako elkarrizketan, Espainiako Polizia eta Guardia Zibila EAEtik joateko aukera Gernikako Estatutuan "jasota" dagoela azaldu du Beltran Herediak.

Gainera, "arrazoi ekonomikoak" ere argudiatu ditu, polizien kopurua krisiari "egokitzeko".

ETA desarmatzea

ETAk aurki armak entregatuko dituela aurrez ikusten dutenen aurrean, Segurtasun sailburuak ohartarazi du ez duela horren berririk, eta "zuhurtziaz jokatzeko" eta "bake-bidean indarrak batzeko" deia egin du.

Egunkariaren itxiera

Bestalde, Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuela 10 urte betetzen diren honetan, "halakorik ezin da errepikatu" nabarmendu du Beltrak Herediak.

"Gizarteak bilakaera izan du, eta nondik jo behar dugun zehazten ari da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea