Politika -

Ustezko irregulartasunak

Kontuz! elkarteak CANi buruzko ikerketa batzorde bat eratzea eskatu du

Elkarteak elkarretaratzea egin du Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuzendari ohiak Parlamentuan agerraldia egin duen unean.

Kontuz! elkartearen elkarretaratzea Iruñean. Argazkia: EITB
Kontuz! elkartearen elkarretaratzea Iruñean.
Kontuz! elkartearen elkarretaratzea Iruñean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontuz! erabiltzaileen elkarteak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean eta Nafarroako Kutxaren inguruan "egia osoa" jakitea eskatu dute bertan bildutakoek. Halaber, ikerketa batzorde bat egiteko eskaera egin dute.

Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuzendari ohiak egin duen unean elkartu dira "egia osoa jakin nahi dugu" lelopean.

Candido Erro elkarteko bozeramaileak berretsi du asmoa "egia jakitea" besterik ez dela eta Enrique Goñik kutxa desagertu ez dela nabarmendu duen arren, "ez da horrela, ia-ia ez da existitzen", esan du.

Kutxaren kudeaketak gizartean eragin duen "kezka" azpimarratu du, eta ildo horretan, ikerketa batzorde bat eratzea eskatu du elkarteak, zuzendariak "egia osoa esan behar izateko"; izan ere, euren iritziz, orain aukeratutako formularekin, hau da, Parlamentuko agerraldiarekin, "ez da hori gertatzen".

Era berean, Nafarroako Kutxaren kudeaketaren inguruan salaketak aurkeztuta ez dutela "kondenatzen" azaldu du. "Guk delitu zantzuak ikusten ditugu, eta salatu egiten dugu; gero, epaileek ebatzi beharko dute horrela den ala ez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea