Politika -

Dispertsioa

Oyarzabal: 'Presoen politika Gobernuak ETA desegiteko duen tresna da'

ETA desarmea prestatzen ari dela berretsi du Oyarzabalek eta "Txerokik" irakurritako adierazpena "lotsagarria" dela esan du.

Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusia. EFE
Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusia.
Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak berretsi du ETA desarmatzeko "eszenografia" bat prestatzen ari dela eta "partziala" izan daitekeela esan du. Gainera, espetxe politika Gobernuak "ETAren desegitea lortzeko duen tresna" bat dela defendatu du.

Onda Vasca itrati katean egindako elkarrizketan, espetxe politikaren alde egin du eta "Gobernuaren tresna" dela defendatu du, "ETAren desegitea lortzeko, eta nire ustez, zuzenbidezko estatuak dituen tresnak erabili behar ditugu taldea behin betiko desegitea lortzeko".

Halaber, Garikoitz Aspiazu "Txerokik"  irakurritako adierazpena "tamalgarria" dela uste du. Bertan, "gatazkarekin zerikusirik ez duten herritarrei" eragindako kaltea onartzen da.

PPko buruzagiak esan duenez, horien ustez, beraz, "zinegotziak, ertzainak, poliziak, epaileak, kazetariak eta enpresaburuak hiltzea justifikatuta dago. Lotsagarria da eta jendilaje horrek duen morala agerian gelditzen da".

Bestalde, Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeko kideen bisitaren inguruan, "Batasunaren munduak kontratatutakoak dira, ezker abertzalearen estrategia komunikabideetan defendatzeko", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea