Politika -
Barcenas auzia
Cospedalek demanda zibila aurkeztu du Barcenasen eta 'El Pais'en aurka
Egunkariak PPko diruzain ohiarenak omen ziren agiriak argitaratu zituen, eta horietan Gaztela-Mantxako presidenteari egindako bi ordainketa ageri ziren, 7.500 eurokoa bakoitza.
Erredakzioa
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak demanda zibila aurkeztu du Luis Barcenas bere alderdiko diruzain ohiaren eta El Pais egunkariaren kontra, PPren baitan egon omen diren gainsoldaten harira. Luis Barcenasen agirietan Gaztela-Mantxako presidenteari egindako bi ordainketa ageri dira, 7.500 eurokoa bakoitza.
PPko idazkari nagusiaren hurbilekoek baieztatu egiaztatu egin dute El Mundo egunkariak gaur kaleratu duen informazioa, eta demanda zibila ostiralean eta bere ohorerako eskubidea urratzeagatik jarri zuela esan dute.
Datozen egunetan, litekeena da Alderdi Popularreko beste hainbat buruzagik banakako salaketak jartzea, Barcenasen agiri sekretuakargitaratuta kaltea egin dietelakoan. PPko diruzain ohiak Fiskaltzaren aurrean ukatu du duela gutxi eskuz idatzitako kontabilitate horren arduraduna izatea.