Politika -
Bakegintza
Egiaztatzaileak Euskal Herrian izango dira prozesuari bultzada emateko
Bisita Sorturen lehen kongresuaren aldi berean izango da. Lehen kongresu hori otsailaren 23an egingo dute, Iruñean.
Erredakzioa
Ram Manikkalingamen zuzentzen duen egiaztatzaileen taldea Euskal Herrira iritsiko da aste honetan (astelehen edo astearterako espero dituzte) bilera sorta egiteko asmoarekin. Bilera horien barruan Iñigo Urkullu lehendakariarekin biltzeko aukera ere izan dezakete, hala eskatuz gero.
Bisita Sorturen lehen kongresuaren aldi berean izango da. Lehen kongresu hori otsailaren 23an egingo dute Iruñean.
Urtarrilean ere Euskadin izan ziren Fleur Ravensbergen eta egiaztatzaileen taldeko beste bi kide, presoen eta ETAren egoera gertutik jarraitzeko.
Bisita hori Iñigo Urkullu lehendakariak eta Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak izan zuten bilera baino bi egun arinago izan zen.
2011tik
"ETAren su-etenaren egiaztatzaileen nazioarteko batzordea" (CIV) Manikkalingam eta bake prozesuetan eta segurtasunean adituak diren beste bost pertsonak osatzen dute.
Batzordea 2011ko irailean sortu zuten, ETAk ekintza armatuen behin betiko etena iragarri baino hilabete arinago.
Mannikalingam eta Powell Oslon bildu dira azken asteetan, Josu Ternera, David Pla eta Iratxe Sorozabal ETAko kideekin, Norvegiako Gobernuaren oniritziarekin.
Urkullurekin elkarrizketak
Egiaztatzaileen asmoa ETAri keinuak egiten jarraitzea komeni dela konbentzitzea da, indarkeriaren etena iragarri ostean prozesuan geldialdiak egotea saihesteko.
ETArekin hitz egiteaz gain, Manikkalingamek harreman zuzena du Urkulluren Gobernuarekin.