Politika -

55 urteko kartzela-zigorra

ETAko ustezko 2 kide epaituko dituzte gaur Ondarroako atentatuagatik

Leherketaren ondorioz, Ertzaintzako 13 agentek eta bost zibilek zauriak izan zituzten. Kalteak handiak eta era askotakoak izan ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskalak 55 urteko kartzela zigorra eskatuko du astelehenean, Auzitegi Nazionalean, Ibon Iparragirre eta Asier Badiola ETAko ustezko kideentzat Ondarroako Ertzain-etxearen kontrako atentatuagatik.

Fiskalaren arabera, 2008ko irailean, ETAko ustezko bi kideek Ondarroako Ertzain-etxearen kontrako erasoa egiteko agindua jaso zuten, eta bonba-auto bat prestatu zuten. Badiolak bigarren auto bat erabili zuen, Fiskaltzaren arabera.

Iparragirrek autoa Ertzain-etxearen aurrean aparkatu eta lehergailuaren sistema martxan jarri zuen. Gainera, bi Molotov koktel errepidera jaurti zituen autoen zirkulazioa eteteko, akusazioaren agirietan agertzen denez.

Leherketaren ondorioz, Ertzaintzako 13 agentek eta bost zibilek zauriak izan zituzten. Kalteak handiak eta era askotakoak izan ziren.

Fiskaltzak hilketa delitu terrorista egiten saiatzea eta kalteak eragitea leporatzen die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea