Politika -

Hirugarren bozketa

Legebiltzarra sakabanaketaren aurka agertu da, Mintegiren botoarekin

EAJren zuzenketa bat da onartutakoa. Lehenengo bozketan berdinketa eman zen EH Bilduk babestu ez zuelako; bigarrengoan akats batengatik onartu zen; eta hirugarrenean Mintegik hautsi du berdinketa.

Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailea. Argazkia: Efe
Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailea.
Legebiltzarra sakabanaketaren aurka agertu da, Mintegiri esker

1:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduren bozeramaileak emandako botoari esker onartu du Eusko Legebiltzarrak euskal presoak "urruntzea"ren kontrako zuzenketa, EAJk aurkeztutakoa.

Hirugarren aldiz bozkatu dute zuzenketa; izan ere, lehenengoan berdinketa eman zen, eta bigarrenean PSE-EEren legebiltzarkide baten akatsagatik onartu zen, baina berriro bozkatu behar izan dute sozialistek hala eskatuta.

Aurreko bozketan, EH Bilduko 21 legebiltzarkideek abstentzioa eman zuten, baina oraingoan Mintegik proposamenaren alde bozkatu du zuzenketak aurrera egin zezan.

Hori horrela, EAJko 27 legebiltzarkideek eta Mintegik bozkatu dute ekimenaren alde, EH Bilduko gainerako 20 kideek abstentzioa eman dute, eta PSE-EE, PP eta UPyDko 27 legebiltzarkideak kontra agertu dira.

Proposamenean azaltzen denez, "ETAren indarkeria amaituta, errealitate berri bat sortu da, eta horrek legedia eta kartzela politika egokitzea exijitzen du, gizarteratzearen eta bake sozialaren alde". Gainera, "salbuespenezko neurriak", euskal presoak "urruntzea" adibidez, amaitzea eskatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea