Politika -

Zerga Agentziaren txostena

Gürtel sareko zazpi auzipetuk 10 milioi euro zuritu zituzten

Montoro ministroaren hitzetan, auzipetuetako batek bakarrik heldu zion amnistia fiskalari. 3.420 euro azaleratu eta 342 euro ordaindu zituen.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gürtel auziko zazpi inputatuk, tartean Alberto Lopez Viejo Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuko kirol kontseilari ohiak, Alfonso Bosch Madrilgo diputatu ohiak eta Fernando Martin Alvarez Martinsa-Fadesa enpresako presidenteak, 9,81 milioi euro zuritu zituzten Ogasunarekin.

Hala jasotzen du Espainiako Zerga Agentziaren txosten batek. Gürtel auzia ikertzen duen Pablo Ruz epaileak eskatu zuen txostena, auzipetuta dauden 21 kideak amnistia fiskalari heldu ote zioten jakiteko.

Epaileari igorri dioten dokumentazioaren arabera, sei inputatuk zuritu zuten dirua (bost pertsona fisikoak dira eta seigarrena sozietate anonimoa). Txosten horretan jasotzen denez, 2008 eta 2012 bitartean zuritu zuten dirua, aitorpen osagarri edo ordezkoen bidez.

Gürtel auziak eztanda egin zuenean dimisioa eman zuten Lopez Viejok eta Boschek.

Amnistia fiskala

Cristobal Montoro Ogasun ministroaren hitzetan, Gürtel auziko inputatutakoetako batek bakarrik heldu zion amnistia fiskalari.

Txostenaren arabera, Martinsa-Fadesa enpresako presidentea izan zen, eta 3.420 euro azaleratuta 342 euro ordaindu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea