Politika -

Gürtel auzia

Gürtel auziko 21 inputatuetatik bakarra baliatu zen amnistia fiskalaz

Soraya Rodriguez PSOEko bozeramaileak dimisioa emateko eskatu dio Ogasun ministroari, amnistia fiskala martxan jartzeagatik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: EFE.
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: EFE.
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gürtel auziko 21 inputatuetatik bakarrak aurkeztu zuen amnistia fiskalerako ezohiko zerga aitorpena, eta 3.500 euro baino gutxiago erregularizatu zituen.

Hala aurreratu du Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kongresuaren osoko bilkuran. Horretan, Soraya Rodriguez PSOEko bozeramaileak dimisioa emateko eskatu dio ministroari, "onartezina eta bidegabea" den amnistia fiskala martxan jartzeagatik.

Montorok ez du amnistia fiskalean parte hartu zuen inputatuaren identitatea jakinarazi. Horren ordez, pertsona horrek erregularizatutako dirua 3.500 eurokoa izan zela adierazi du. Hori 350 euroko kuota likidoa da. Ogasun ministroak adierazi duenez, Gürtel auziko beste zazpi auzipetuk 36 aitorpen osagarri aurkeztu zituzten, amnistia fiskaletik epez kanpo eta "osagarri" legez.

Horiek guztiak, bat izan ezik, iaz egindako ezohiko erregulazio epealdia hasi baino lehen egin ziren, nabarmendu du Montorok. Azken hori 2012ko uztailean aurkeztu zen, eta PFEZaren lau ekitaldi eta 5.000 euro baino gutxiago erregularizatu zituen; hau da, "delitu fiskala izatetik oso urrun", azaldu du. Izan ere, delitu fiskala izateko 120.000 eurotik gora izan behar dira deklaratu gabe.

Datu horiek guztiak ikusita, Gürtel auzian dauden inputatu gehienek ez dutela amnistia fiskalean parte hartu azpimarratu du Montorok. Hori dela eta, tribunara igo eta barkamena eskatzeko eskatu dio ministroak bozeramaile sozialistari.

Ezohiko erregularizazioaren prozesua "gardena" izan dela esan du Montorok. Horrekin batera, 40.000 milioi euro (hau da, BPGaren % 4) azaleratzea lortu dutela jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea