Politika -

Bidegabe kaleratzeagatik

PPk kalte-ordaina eman zion Barcenasi 2012ko abendura arte

Hainbat komunikabideren arabera, bi aldeek 400.000 euroko kalte-ordaina ematea adostu zuten, hilero zatikatuta.

Luis Barcenas PPko diruzain ohia.
Luis Barcenas PPko diruzain ohia.
Luis Barcenas PPko diruzain ohia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko abendura arte, Luis Barcenas diruzain ohiari kaleratzeagatik kalte-ordainak eman zizkiola argitu du PPk ohar batean. Orain bi urte alderdian berriz onartzeko erabakia errefusatu zutela eta ordainketa horiekin bi aldeen arteko kontratua "kitatuta" gelditu dela gaineratu dute.

El Pais egunkariak gaur argitaratu duen informazioaren harira atera du oharra Alderdi Popularrak; izan ere, 2012ko abendura arte hilero ordaintzen ziotela argitaratu du.

Ohar batean adierazi dutenez, 2010. urtean, senatari gisa zuen nahitaezko lan-utzialdia amaitu ostean, Barcenasek lanera bueltatzeko eskatu zuen. Une horretan, PPk ez zuen onartu, eta, Langileen Estatutuaren arabera, bidegabe kaleratzeagatik kalte-ordaina adostu zuten.

Bi aldeek 400.000 euroko kalte-ordaina adostu zuten El Pais egunkariaren arabera, eta hilero, zatikatuta ordainduko zela eta gizarte segurantzaren ordainketak PPren esku gelditzen zirela sinatu zuten.

"Kalte-ordaina emanda, bi aldeen artean zegoen lan-kontratua kitatutzat eman dute, une horretatik, Barcenasek ez baitu lanik egin Alderdi Popularrarentzat", nabarmendu dute oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea