Politika -

Bilera-sorta

Lopezek 'beligerantzia' gehiago eskatu dio Urkulluri autogobernuan

Halaber, lehendakariak 2013ko aurrekontuetan egingo dituen murrizketei buruz zehaztasunik eman ez izana deitoratu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EFE
Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez
Iñigo Urkullu Patxi Lopezekin bildu da, bilera-sortaren baitan

0:48

Erredakzia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak euskal autogobernuaren defentsan "beligerantzia" gehiago eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari, eta, batik bat, koordainketari eta Jose Ignacio Wert ministroak bultzatutako hezkuntza-erreformari helegitea aurkezteari buruz hitz egin dio.

Lopezek lehendakariari egin dizkion eskaera horiek ezagutzera eman ditu, Urkullu Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoekin egiten ari den bilera-sortaren baitan, euskal egoera politikoa eta ekonomikoa aztertzeko.

Buruzagi sozialistak "adeitsutzat" hartu du ordu eta erdi inguru iraun duen bilera, eta ekonomiaz, bakeaz, bizikidetzaz eta autogobernuaz aritu direla azaldu du.

Autogobernuaren 'defentsa eskasa'

Lopezen ustez, egungo Eusko Jaurlaritza ez da nahi bezain "beligerantea" izaten ari Gobernu zentrala hartzen ari den neurriekin, eta horrek autogobernuaren "defentsa eskasa" erakusten duela nabarmendu du.

Lopezen hitzetan, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa "atzerapena" eta "kontraerreforma" da, eta Euskadiren eskumenak "indarrez hartzen" dituela azaldu du. Halaber, Urkulluren Gobernuak helegitea aurkeztu beharko lukeela azpimarratu du.

Aurrekontuak aurkezteko beharra

Ekonomiari dagokionez, Gobernuak lehenbailehen aurrekontuen proiektua aurkeztu behar duela azaldu du Lopezek, PSEk "zehaztapen gehiago" behar duelako horren alde egiten duen ala ez erabakitzeko.

Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen murrizketek nahitaezko alderdiei ez eragitea zalantzan jarri du, bere ustez, Jaurlaritzak aurten izango dituen 1.200 milioi euro gutxiagorekin "ez delako oso posiblea" murriztea "politika handiak ukitu gabe".

Bere alderdiak osasunean, hezkuntzan eta politika sozialetan "lerro gorriak" jarri dituela gogoratu du, eta aurreko Gobernu sozialistak Hezkuntzan idazpenak murriztu behar izan zituela esan arren, argi utzi du "prestazio guztiak mantendu" zituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea