Politika -
Bake prozesua
ETAk solaskideen zain 'denbora gehiegi' daramala salatu du Ugarteburuk
Ezker abertzalearen ordezkariak azaldu duenez, ETA "mahaian eserita dago", baina solaskideak, Espainiako eta Frantziako gobernuak, "falta dira".
Erredakzioa
Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramaileak salatu duenez, ETAk "denbora gehiegi" darama solaskideen zain "gatazkaren ondorioez" hitz egiteko.
Ugarteburuk prentsaurrekoa eman du Donostian Sorturen eta Gazte Zukgua euskal gazte independentisten taldearen eratze prozesuen inguruan azalpenak emateko, eta horixe esan du ETAren desarmeaz galdetu diotenean.
Kritikatu duenez, ETAk "denbora gehiegi" darama "mahaian eserita, baina beste solaskideak, gatazkaren konponbidean ezinbesteko piezak direnak (Espainiako eta Frantziako gobernuak) ez dira ageri".
Buruzagi abertzaleak gogora ekarri duenez, ETAk "16 hilabete daramatza publikoki, eta egiaztatze batzordearekin hitz eginez, elkarrizketarako borondatea erakusten eta gatazkaren ondorioen gaia konpontzeko lanean".