Politika -

Gürtel auzia

PPk Jesus Sepulveda kaleratu du

Pozuelo de Alarconeko (Madril) alkate ohia Gürtel auzian inputatuta dago eta Ana Mato Osasun ministroaren senar ohia da.

Jesus Sepulveda. Argazkia: Efe
Jesus Sepulveda.
PPk Jesus Sepulveda kaleratu du

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak iragarri duenez, Jesus Sepulveda Pozuelo de Alarconeko (Madril) alkate ohi eta Ana Mato Osasun ministroaren senar ohia kaleratu dute alderditik.

Cospedalek PPren Zuzendaritzaren Bileraren ostean emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, Sepulveda alderditik kanporatzea erabaki dute Gürtel auzian inputatuta dagoelako.

"Egokia iruditu zaigu lan-harreman hori amaitzea", azpimarratu du buruzagi popularrak.

Carlos Floriano PPren Antolakuntza idazkariorde nagusiak esan zuen Sepulveda ezin zutela alderditik bota, langileen Estatutuak "babesten" zuelako eta arau horren arabera ezin zutelako "inputatutako bat legalki kaleratu".

"Sortu den egoera kontuan izanda, alderdiak zentzuz jokatu behar du eta jarrera eredugarria erakutsi", azpimarratu du Cospedalek.

"Erabaki hori hartu beharra zegoela iruditu zaigu. Ez da ezer gertatzen. Atzera egin dugu, ez dut onartzeko arazorik", gaineratu du PPren bozeramaileak.

Ana Mato

Ana Mato ministroaren inguruan Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidenteak eskatu zituen azalpen "sendoak" non dauden galdetuta, Cospedalek erantzun du "argi" hitz egin dutela horri buruz Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak Matori "konfiantza osoa" eskaini diotenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea