Politika -

Barcenas auzia

Rajoyk Gobernuan baino 100.000 euro gehiago irabazi zituen oposizioan

Mariano Rajoyren ondarea 424.976 euroan hazi zen 2003 eta 2007 urteen artean, 1,39 milioi eurora iritsi arte, Moncloako webgunearen arabera.

Mariano Rajoyk bere ondasunak publiko egingo zituela esan zuen Barcenas auziaren harian. Efe.
Mariano Rajoyk bere ondasunak publiko egingo zituela esan zuen Barcenas auziaren harian. Efe.
Mariano Rajoyren errenta aitorpenak argitaratu ditu Moncloak

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moncloako webguneak 14:00ak jotzear zeudela publikatu ditu Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen errenta aitorpenak eta ondasunen zerrenda, PPko Batzorde Nagusian iragarri bezala.

Rajoyk 144.738,81 euro irabazi zituen gordin 2011n, 2010ean baino % 6,8 gehiago. 2012an, berriz, 49.893 euro eskuratu zituen, zergak kenduta, Gobernuko presidente zela.

2011n presidentearen soldata gordina 239.084,89 eurokoa izan zen. Horietatik 200.628,66 euro PPk ordaindu zizkion eta 38.456,23 Diputatuen Kongresuak.

Rajoyren soldata garbia % 6,8 igo zen 2010etik 2011ra. 2010ean 135.416,64 euro kobratu zituen garbi eta 222.368,22 gordin: PPk 181.098,14 euro ordaindu zizkion eta Kongresuak 41.270.

424.976 euro gehiago, 2003tik 2007ra

Mariano Rajoyren ondarea 424.976 euroan hazi zen 2003 eta 2007 urteen artean, 1,39 milioi eurora iritsi arte, Moncloako webgunearen arabera.

Presidenteak 972.316 euroko ondarea aitortu zuen 2003an eta 2004an milioi eurora iritsi zen.

Moncloak publiko egin dituen dokumentuak ondorengoak dira: 2003tik 2012ra izandako rabaziak, 2003 eta 2011 artean egindako errenta aitorpenak eta 2003 eta 2007 artean egindako ondasun aitorpenak.

"Erabaki pertsonala"

Datu fiskalak publiko egiteko erabakia Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren ustezko paperak kaleratu ondoren hartu zuen presidenteak, paper horietan bere izena agertzen baita.

"Gobernuko presidenteak erabaki pertsonala hartu du. Demokraziaren historian errenta eta ondasun aitorpenak publiko egiten dituen lehen presidentean da", azpimarratu zuen ostiralean Soraya Saenz de Santamariak Ministroen Kontseiluen ostean emandako prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea