Politika -

Bilbon

Federalismoa eta PSEren ondasunak argitaratzearen alde azaldu da Lopez

PSE-EEren VII. Kongresuan Patxi Lopezek ohartarazi duenez, egungo agintaldia amaitzean, "zerbitzu publiko gutxiago izango dugu, eta zorra handiagoa izango da".

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusia, VII. Kongresuan.Argazkia: EFE
Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusia, VII. Kongresuan.Argazkia: EFE
Alderdi sozialistak Patxi Lopez berretsiko du idazkari nagusi bezala

2:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "fiskalitate bidezkoago" egiteko erreforma fiskala abiatuko du Eusko Legebiltzarrak, egungo legealdia amaitu baino lehen, alegia. Halaber, Ustelkeriaren aurka borroka egiteko Gardentasun Legea eta kargu publikoaren jarrera arautzeko Legea defendatu ditu Lopezek.

Horren harira, Lopezek esan duenez, 'Barcenas auzia'k "ez du bakarrik PP kaltetzen, sistema demokratiko osoa baizik". Ondorioz, Mariano Rajoy Gobernuko presidentea kritikatu du, "erantzukizunak hartu ez dituelako eta erruari beti besteati bota diolako".

Halaber, PSE-EEko Zuzendaritza-batzordearen kide guztien errenta-aitorpenak eta alderdiaren diru-sarrerak eta gastuak argitaratzeko proposamena egin du.

PSE-EEren VII. Kongresua hartu du Bilboko Euskalduna Jauregiak, eta 'Etorkizunerako ideiak' lelopean, 400 ordezkari bilduko dira, hitzaldi politiko eta organikoaren 1.400 zuzenketa eztabaidatzeko eta bozkatzeko. Lopezek ohartarazi duenez, egungo agintaldia amaitzean, "zerbitzu publiko gutxiago izango dugu, eta zorra handiagoa izango da".

Parte-hartzaileak

Kongresuaren hasierako minutuetan, David Martinez Notario euskal gazte sozialisten kidea gogoan hartu dute (auto-istripuz hil zen ostiralean). Euskalduna Jauregian, Guillermo Fernandez Extremadurako PSOEko idazkari nagusia, Oscar Lopez PSOEko Antolakuntzarako idazkaria, Txiki Benegas eta Eduardo Madina, besteak beste, izan dira.

Lopezek azken lau urte eskertu ditu, haren esanetan, "historikoak" izan direlako, eta sozialistak "terrorismoarekin amaitzeko eta elkarbizitza sendotzeko gai" izan zirela azpimarratu du. Lopezen ustez, erreforma fiskala "Euskadiko eztabaida politiko eta ekonomiko handia da", eta "hiru urteko zorra" dutela egotzi die EAJri eta PPri. "Jeltzaleen jarrera ez-morala izan da", salatu du Lopezek, "nahi dutena boterea baino ez da, bost axola zaie Euskadi".

Hiru ebazpen

Halaber, hazkunde ekonomikoa eta enpleguari, etika demokratikoari eta lurralde-ereduari buruz proposatu dituen hiru ebazpen jakitera eman ditu Lopezek. Horren harira, atzerrian dauden euskal enpresetan gazteak kontratatzeko programak abiatzea eta enplegua sustatzeko inbertsio-funts bat sortzea proposatu du.

Lurralde-eredua

Lurralde-ereduari dagokionez, Lopezek adierazi duenez, ezkerra ez da berez helburua, berdintasuna, askatasuna eta elkartasuna lortzeko tresna baizik.

Lopezek eredu federalista defendatu du, eta 30 urteren ostean,  autonomia-sistemak berrikuspena behar duela esan du. Lopezek "gertaera historikoen aitorpena" eskatu du, Estatuaren eskumen-esku sartzearekin amaitzeko, sistemari "egonkortasuna eta segurtasuna eskaintzeko".

"Helburu hauek izena dute: Estatu federala, defendatzen duguna, hain zuzen ere", ondorioztatu du sozialistak.

Protagonistak

Patxi Lopez eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia izango dira PSE-EEren VII. Kongresuko protagonista nagusiak, baina badaude beste batzuk:

Zantzu guztien arabera, Rodolfo Aresek hartuko du berriro beregain PSE-EEren eguneroko jardunaren ardura, 2009an Herrizaingo sailburu izateko kargua utzi ostean.

Jesus Eguigurenek ere, badirudi presidente karguan jarraituko duela, nahiz eta erakunde publikoetako karguak hartzeari eta "lehenengo lerroan" jarduteko aukerari uko egin

Jaurlaritzaren bozeramaile izan ostean, Idoia Mendiak indarra har dezake alderdiaren barruan, eta alderdiaren bozeramaile izendatuko ote duten zabaldu da.

Izango ez direnen artean, berriz, Odon Elorza Donostiako alkatearen hutsunea da azpimarragarriena, udal antolakuntzak ez baitu aukeratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea