Politika -

Gainsoldatak PPn

PP eta Barcenasen artean 'familia-ituna' dagoela salatu du Cayo Larak

Rajoy presidentearen egoeraz ere aritu da EBko liderra, bere ustez, "nahikoa da gauza bakar bat egia izatea, dimisioa eman eta hauteskundeak deitu behar izateko".

Cayo Lara Bilbon izan da eta Barcenas auziaz hitz egin du. Efe.
Cayo Lara Bilbon izan da eta Barcenas auziaz hitz egin du. Efe.
Cayo Lara Bilbon izan da eta Barcenas auziaz hitz egin du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cayo Lara Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak PPko liderren eta Barcenasen artean "familia ituna" dagoela salatu du, 2009tik, eta itun hori azken egunetan "berretsi" dutela gaineratu du.

Bilbon egindako prentsaurrekoan, Lara Mariano Rajoy presidenteaz aritu da. IUko liderraren arabera, presidenteak "bere kartak jokatu ditu" bere etorkizuna PPko ezkutuko kontabilitateari lotu duenean. Ondorioz, "nahikoa da gauza bakar egia izatea, dimisioa eman eta hauteskundeak deitu behar izateko".

IUko koordinatzailearen arabera, 2009. urtean, Barcenas Gurtel auzian nahastua zegoela atera zenean, PPk "marroria Barcenasek bakarrik ez jatea" erabaki zuen, "eskua sartu bazuen, guztientzat izan zelako, eta ez berarentzat bakarrik". Akordio hori indarrean egon zen Suitzan 22 milioi euroko kontu korrontea zuela jakin zen arte, "familiak ez zuelako horren berri".

"Lehergaia"

Cayo Lararen ustez, "Barcenasek lehergailua du eskuen artean, eta babesa galdu zuela ikusi zuenean berriro aktibatu zuen. Horri esker, familia ituna berreskuratzu egin zuten eta orain lehergailua desaktibatu egin du", PPn ezkutuko kontabilitatea egotea ukatuta.

Lararen iritziz, horregatik izan zuen Barcenasek bulegoa, autoa eta idazkaria PPren egoitzan, 2009an kide izateari utzi arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea