Politika -

Elkarrizketa

CANen kontrola lehenago izan behar zela esan dio Barkosek Barcinari

Bestalde, Geroa Bairen diputatuak uste du Nafarroako Gobernua hauteskundeak aurreratzera "behartuta" egongo dela "sendotasun faltagatik".

Uxue Barkos Geroa Bairen diputatua. Argazkia: EITB
Uxue Barkos Geroa Bairen diputatua.
Uxue Barkos Geroa Bairen diputatua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Geroa Bairen diputatuak salatu du "duela urte asko" egin behar zela Nafarroako Aurrezki Kutxaren gaineko kontrol publikoa.

Barkosek Yolanda Barcinak atzo egindako agerraldia izan du hizpide Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Barcinak esan zuen CAN Fundazioari kontrol publikoa ezarriko ziola "jardueraren gardentasuna" bermatzeko.

Diputatu nafarrak azaldu duenez, "beharrezkoa zen garaian eskertuko genuen" erabaki hori. Gainera, gogor kritikatu du Barcinaren iragarpena, kontrol hori CANen gertatu den guztiaren gainean egin beharko litzatekeelako.

Barkosek bat egin du Parlamentuan ikerketa batzordea osatzeko aldarrikapenarekin, horrek "gauzak argitzen, ardura politikoak zehazten" lagunduko lukeelako.

Geroa Bairen ordezkariak azpimarratu duenez, CANen gertatutakoaren "ardura" erakundea zuzendu zutenena eta kontrolaren ardura hartu zutenena da.

Horren harira, Barcina "urte askotan" CANen kontrol batzordeko presidente izan zela gogorarazi du. Barkosen arabera, kudeaketa beste norbaitena zen arren, kontrol politikoak, "ordezkari politikoen esku zegoenak", "herritarren interes orokorra" sustatu behar zuen.

Bestalde, orain Fundazioaren erabakitzeko eskumena duten pertsonak Katalunian egoteak jarduera ekonomikoari eta "bezeroekiko tratuari" eragiten diola kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako Kutxaren auzia Yolanda Barcina albisteak UPN albisteak Albisteak Geroa Bai Uxue Barkos bideoak