Politika -

Barcenas auzia

PPk salaketak jarriko ditu ustezko irregulartasunak argitaratzeagatik

Informazio hori eman dutenen kontra ere joko du, tartean Barcenasen kontra. ''Guztien kontra'', esan du Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariorde orokorrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak auzitegietara joko du alderdiaren kontabilitatean irregulartasunak izan direla egozten, zabaltzen edo publikatzen dutenen kontra, tartean Luis Barcenas bera ere, Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariorde orokorrak iragarri duenez. ''Guztien kontra'', esan du.

PPren egoitzan eskaini duen prentsaurrekoan, Florianok esan du oraindik erabakitzeke dutela bide penaletik edo zibiletik joko duten, eta kaligrafia txostenen zain daudela azaldu du.

Nolanahi ere, legez kanpo jokatu izana egotzi dion ororen kontra egingo duela esan du PPk, informazio hauek ezkutuan ematen ari direnen eta publikatu dutenen aurka.

Salaketa edo kereila izan, "denen" aurka joango dela zehaztu du Florianok, kazetariek behin eta berriro Barcenasen aurka ere egingo ote duten galdetuta. "PPri legez kanpo jokatu izana leporatu dioten guztien aurka, eta guztien esaten dudanean, guzti-guztiak esan nahi dut", esan du.

Salaketarekin batera, kaligrafiaren txosten bat aurkeztuko duela gaineratu du Florianok, Barcenasen ustezko paperak ''faltsuak'' direla  berresteko.

PPn irregulartasunik ez dagoela berretsi du Florianok, eta Alderdi Popularraren jarduera zalantzan jartzea onartuko ez dutela gaineratu du. ''Erabat ukatzen dugu agiri horien egiazkotasuna'', esan du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea