Politika -
Barcenas auzia
Rajoyk gobernatzeko 'zilegitasun nahikoa' duela defendatu du PPk
Rajoyren dimisioa eskatu beharrean, PSOEk "PPk egin duen moduan", barne kontabilitatea publiko egin beharko lukeela esan dio Rubalcabari Esteban Gonzalez Ponsek.
Erredakzioa
Esteban Gonzalez Pons PPko komunikazio idazkariordeak barne kontabilitatea publiko egiteko eskatu dio PSOEri eta Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak gobernatzen jarraitzeko "zilegitasun nahikoa" duela defendatu du.
Era honetan erantzun dio Alfredo Perez Rubalcaba sozialistari; izan ere, Rajoyren dimisioa eskatu du oposizioaren buruak, "une larri honetan" Espainia zuzentzen jarraitu ezin duela argudiatuz, herrialdeak "Gobernu sendoa eta fidagarria behar duelako".
Rubalcaba "oker" dagoela esan du Gonzalez Ponsek eta "mendeku izpirituarekin egoeraren probetxu " atera nahi duela esan du. Espainiarren horrela nahi izan dutelako, "Rajoyk presidente izaten jarraituko du", ondorioztatu du.