Politika -

Ustezko ustelkeria auzia

PPren barne ikerketak 'finantza egoera garbia' berretsi du

Ordainketa guztiak legalak direla dioen zinpeko aitortza sinatzeko dokumentu bat egin du Alderdi Popularrak.

Mariano Rajoyren agerraldia. EFE
Mariano Rajoyren agerraldia. EFE
Mariano Rajoyren agerraldia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak egin duen barne ikerketaren arabera, finantza egoera "garbia" da eta buruzagien ordainketak "behar den bezala azaltzen dira kontuetan".

Carmen Navarro PPko diruzainak azaldu du alderdiaren kontuen inguruko behin-behineko txostena Batzorde Exekutibo Nazionalean. Bertan, 1995. urteaz geroztik erregistratu diren kontuak azaltzen dira eta ustezko irregulartasunak argitzeko argitaratu dira.

Ikertutako epean, txostenaren arabera, ezin da frogatu "behar den erregistroetan azaltzen ez den diru-sarrera edo gasturik dagoenik".

PPko langileen ordainketen azterketan "kasu guztietan bankuko transferentziak" azaltzen direla dio txostenak, "horietako batzuetan, banku txekeak, baina betiere dagozkien atxikipen fiskalarekin".

"Pertsona guztiek dute mailegu pertsonalak lortzeko eta dirua aurreratzeko eskubidea, baina datu horiek alderdiaren kontabilitatean azaltzen dira, kopuruaren itzulerarekin batera", adierazi dute.

Zinpeko aitortza

Alderdiaren partetik jasotako ordainketa guztiak legalak direla eta Ogasunean zergak ordaintzen direla dioen zinpeko aitortza sinatzeko dokumentu bat egin du Alderdi Popularrak. Bertan, inoiz ez dela bestelako dirurik jaso eta PPk erabiltzen duen dirua "legediaren barne" dagoela sinatzen da.

Batzordearen ostean komunikabideei bidali zaie dokumentua eta dagoeneko Maria Dolores de Cospedal idazkari orokorrak eta hiru idazkariordeek sinatu dute. Halaber, Mariano Rajoyk segituan sinatuko duela adierazi dute PPko iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea