Politika -

Ez ohiko bilera

Horrela jarraitu dugu Rajoyren agerraldia, eitb.com-en

Gobernuko presidenteak PPko egoitzan azpimarratu duenez, "ez dugu eskudirutan ezer jaso; gure ordainketa guztiak legearen barne daude".

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea PPren Batzordearen ez ohiko bileran.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea PPren Batzordearen ez ohiko bileran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13:41ak: Amaitu da Mariano Rajoyren agerraldia.

13:40ak: "Erasoen bidez" Gobernuaren buru duen lana bertan behera utziko duela pentsatzen duen oro "oker" dagoela esan du Rajoyk.

13:38ak:"Erasoen aurrean ez gara geldirik geratuko. Defendatu egingo gara", ziurtatu du Mariano Rajoyk.

13:34ak: "Ez dugu eskudirutan ezer jaso. Gure ordainketa guztiak legearen barne daude".

13:30ak:"Gezurra da. Ez dut inoiz diru beltzik jaso, ez alderdian ez inon ere".

13:29ak:" PPk ez du konturik atzerrian. Gardentasunez jokatuko dugu auzi honetan. Datorren astean nire errenta aitorpena eskuragai izango duzue webgunean".

13:24ak: Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidentearen zuzeneko agerraldia hasi da

13:15ak: 45 minutuko atzerapena dagoeneko, 12:30tarako iragarrita zegoen Mariano Rajoyren agerraldirako.

13:04ak: Rajoyk ez duela kazetarien galderarik erantzungo berretsi du Alderdi Popularrak. Erabakiak hautsak harrotu ditu sare sozialetan eta #sinpreguntasnohaycobertura bezalako hastagak dira nagusi.

13:00ak: Hamarnaka lagun Genova inguruan bildu dira "lapurrak" eta "ez dute aurpegia emateko ausardiarik" lelopean.

12:55ak: Rajoyk "behar bezala" jokatzen duela eta neurri egokiak espero dituela esan du Oyarzabalek ez ohiko bilerara iritsitakoan.

12:46ak: Ikusmin handia PPko egoitzan, Espainiako presidentearen agerraldiaren zain.

12:37ak: PPko Batzorde Exekutibo Nazionaleko kideak garajetik sartu dira egoitzara, komunikabideak saihesteko.

12:30ak: Poliziak trafikoa moztu du Genova kalean, PPren egoitza aurreko protestak ekiditeko.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak ez ohiko bilera deitu du Barcenas auzia dela eta. Barcenasen "agiri sekretuak" argitaratu zirenetik, Espainiako presidentearen lehen adierazpenek ikusmin handia sortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea