Politika -

'Barcenas auzia'

Saenz de Santamaria: 'Rajoyk jarrera eredugarri bat izan du beti'

Gobernu espainiarraren bozeramailearen esanetan, "ez dut ikusi legerik bete ez duenik bete eta bizimodu zuzen baten eredu izan da". Barcenas auziaren inguruan azalpenak emango ditu bihar Rajoyk.

Gobernuaren bozeramaileak Rajoyren jokamolde zuzena defendatu du. Irudia: EFE
Gobernuaren bozeramaileak Rajoyren jokamolde zuzena defendatu du
Rajoyk jarrera eredugarri bat izan duela adierazi du Saenz de Santamariak

0:28

I.G./E.A,

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saez de Santamariak esan du 12 urte daramatzala Mariano Rajoy Breyrekin lan egiten, eta ''jarrera eredugarria'' ikusi diola ''beti''.

Hala erantzun die Gobernuko bozeramaileak Mariano Rajoy presidenteak 'Barcenasen agiriek' mahai gainean jarritako ustezko gainsoldatekin izan lezakeen harremanaren inguruan egin dioten galderei.

Jose Manuel Soria Industria ministroarekin era Luis de Guindos Ekonomia eta Finantza ministroarekin egin du prentsaurrekoa, ministroen kontseiluaren ondoren, eta agerraldi horretan hainbatetan galdetu diote Rajoy presidentearen eta Barcenas auziaren arteko balizko harremanaz.

Rajoy ''araurik'' hausten ez duela ikusi esan du Saenz de Santamariak. ''Gobernuak bere lana egiten du arlo guztietan neurriak ezartzeko, eta honetan ere egingo du'', esan du bozeramaileak.

Halaber, bihar PPko zuzendaritzak egingo duen ezohiko bileran Rajoyk ''bere egoeraren inguruko iritzia'' plazaratuko duela adierazi du behin baino gehiagotan Saez de Santamariak.

''Gobernua gauza bat da eta alderdiak beste bat, eta mahai honetatik nik ez dut alderdiez hitz egiten. Gobernua lanean dago eta lanean jarraitzen du'', gaineratu du.

Barcenas auziaren inguruan kaleratu diren informazioek Gobernuaren egonkortasuna zalantzan jartzen ote duten galdetuta, exekutiboa ''sendoa'' dela narbarmendu du bozeramaileak, ''Parlamentuak gehiengoa duelako eta enplegua sortzeko erreformak abiatu dituelako''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea