Politika -

Rajoy-Urkullu bilera

Ugarteburuk Rajoyrekin 'akordio ezkutuak' izatea egotzi dio Urkulluri

Hain zuzen ere, Urkulluk "diru gehiago" lortzearen truke, bakegintzan "ezer ez egiten jarraitzea" adostu duela ohartarazi du.

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea. EITB
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea. EITB
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin "bi akordio ezkutu" adostea egotzi dio Iñigo Urkullu lehendakariari.

Hain zuzen ere, Urkulluk "diru gehiago" lortzearen truke, bakegintzan "ezer ez egiten jarraitzea" adostu duela ohartarazi du ezker abertzaleak.

Ugarteburuk prentsaurrekoa eskaini du Donostian, Rajoyk eta Urkulluk asteazkenean egin zuten bileraren balorazioa egiteko.

Horren esanetan, lehendakariaren helburua "kupoan ahalik eta diru gehien lortzea" izan zen, hasi berri den legegintzaldian egonkortasuna izateko.

Hori horrela, "diru truke", "gatazkaren konponbiderako prozesuaren kudeaketa zuhurra" egiteko konpromisoa hartu duela esan du. "Hau da, ezer ez egiten jarraitzea, Rajoyk salbuespen eta boikot politikak egiten jarraitu ahal izateko", gaineratu du.

Ezker abertzalearen ustez, EAJk "hemen" Rajoyren "politikak eta murrizketak" ezartzeko konpromisoa ere hartu du: "Urkulluk indarrean dagoen eredu politiko eta ekonomikoari eustea baino ez du nahi".

Ugarteburuk alderdi jeltzalearen interesak lehenestea eta Rajoyrekin batzartu baino lehen, euskal alderdiekin egin ez izana egotzi dio lehendakariari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea