Politika -
Barcenasen agiri sekretuak
Barcenasen agirietako irregulartasun gehienak preskribatu egin dira
2007. urtea baino lehen egindako irregulartasun guztiak zigor gabe geratuko dira.
Erredakzioa
Ustez gainsoldatak jaso dituzten eta Barcenasen agiri sekretuetan agertzen diren PPko buruzagiek ez dituzte Ogasunean deklaratu, ordezkaritza gastuak izango bailiran jaso zituztelako, El Pais egunkariaren arabera.
Hala izango balitz, arau-haustea izango litzateke, baina ez delitu fiskala, urtean 120.000 euro baino gutxiago jaso zituztelako.
Gainera, epaileek 2007. urtetik aurrera egindako arau-hausteak baino ezingo lituzkete zigortu, gainerakoak preskribatu egin baitira. Tankera horretako delituak lau urteren ostean preskibatzen dira.
Ikertzeko beste puntu bat hainbat enpresak PPri ustez emandako dohaintzak dira (asko eraikuntzaren sektoretik etorri ziren). Izan ere, Prisa taldearen egunkariaren arabera, Barcenasen agirietan agertzen diren dohaintzen % 70 legez kanpokoak ziren, kopurua legeak baimendutakoa (60.000 euro) baino handiagoak zirelako, edo alderdi politikoei dohaintzak ematea debeketatuta duten enpresek edo pertsonek eman zituztelako. Alderdiaren finantziazioa legez kanpokoa izan zela frogatuko luke horrek.