Politika -

Barcenas auzia

Horrela jarraitu dugu Cospedalen agerraldia, eitb.comen

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia prentsaurrekoan agertu da Barcenas auziko agiri sekretuei buruzko azalpenak emateko.

Maria Dolores de Cospedal, PPko idazkari nagusia. Efe.
Maria Dolores de Cospedal, PPko idazkari nagusia. Efe.
Cospedal: 'PPk paperen edukia gezurtatu egiten du'

3:06

L.E.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14:11k: Amaitu da Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiaren agerraldia.

14:10ak: 'Informazioei ez diet inolako sinesgarritasunik ematen, ezin ditut datu horiek inola ere onartu, ez datoztelako gure kontabilitatearekin bat'.

14:07ak: 'Suitzako kontu korronteak ez du PPrekin zerikusirik, mila bider esan dut gauza bera, ezta PPko kontabilitatearekin ere'.

14:04ak: 'Paper horietan gezur ugari daude, eta, entzun dudanez, paper horiek idatzi dituzten ñpertsona batzuek ere edukia faltsua dela onartu dute'.

14:02ak: 'Harrigarria da Espainia hobeto doanean horrelako informazioak agertzea'.

13:56ak: 'Gu gara haserre, oso haserre, gauden lehenak, informazio hori alderdiari kalte egiteko atera direlako, eta informazioa zabaldu dutenek onodrioei aurre egin beharko diete'.

13:55ak: 'PPk baku-transferentziaren bidez ordaintzen die beti bere kideei, ogasunak ezarritako atxikipen fiskala aplikatuz'.

13:51k: 'Paperak manipulatu eta asmatu egin daitezke, ateratako informazioa kontrastatu gabe dago eta alderdiari min egiteko atera dute'.

13:46ak: 'PPko liderren errenta aitorpenak ikusteko aukera izango duzue, ez kazetariek eskatu duzuelako, alderdiak hasitako gardentasun-prozesuaren parte delako'.

13:44ak: 'Agirien edukiak ez du nigan eraginik izan eta ez dut uste nire lanarekin jarraitzeko oztoporik dagoenik, inola ere ez'.

13:42ak: 'Nire soldata errenta aitorpenean agertzen dena da'

13:40ak: 'Mariano Rajoy presidentea oso lasai dago'.

13:39ak: 'Paperen edukia gezurtatu egiten dugu'.

13:37ak: 'PPk ez du xantairik onartuko'.

13:35ak: 'PPk auzitegietara joko du, alderdiaren izenean eta paperetan agertzen direnen izenean, gure ohorearen kontrako erasoari aurre egiteko'.

13:33ak: 'Publikatuta agiriek ez dute PPko kontabilitatearekin zerikusirik, alderdiaren kontabilitatea argia, gardena eta zalantzarik gabekoa delako'.

13:32ak: 'Diruzaina PPko liderren zinpeko adierazpenak biltzen ari da, ez dugulako ezer ezkutatzeko'.

13:29ak: Agerraldia hasi da.

13:25ak: Cospedalen agerraldia atzeratzen ari da.

13:15ak: Maria Dolores de Cospedalen zuzeneko agerraldia, Barcenasen agiri sekretuen harian.

'El Pais' egunkariak PPko diruzain ohiaren kontabilitate sekretua argitaratu du. Agiriek alderdiaren finantziazioa legez kanpokoa izan zitekeela iradokitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea