Politika -
Barcenas auzia
PSOEk 'oso larria' deritzo PPren kontabilitateari buruz jakindakoari
"PPren adierazpenen zain gaude. Gaur jakindakoa oso larria da eta goizean zehar PPk ea zer esaten duen ikusiko dugu", esan du Soraya Rodriguezek.
Erredakzioa
Soraya Rodriguez Kongresuko PSOEko bozeramailearen ustez "oso larria" da gaur El Pais egunkariak PPko diruzainen kontabilitatearen inguruan publikatutakoa. Paperetan, 1990 eta 2008 artean enpresek PPko liderrei emandako gainsoldatak zehaztuta agertzen dira.
Hala ere, Soraya Rodríguez Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak egingo dituen adierazpenei eta Rubalcaba PSOEko liderrak Kanarietan egingo dituenei itxarotearen alde agertu da.
"PPren adierazpenen zain gaude". Aditzera eman dutena oso larria da eta goizean zehar izango diren adierazpenen zain gaude", esan du sozialisten bozeramaileak Kongresuko pasilloetan.
Rodriguezek ironia apur bat ere erabili du bere adierazpenetan, Barcenas auziaren inguruan aritu denezn: "Barcenas izeneko tipo baten paperak agertu dira; ez du amnistia fiskala erabili baina apunte batzuk atera ditu, antzaz faltsuak, 1997tik gauzatxo batzuk apuntatzen aritu delako, badaezpadan".