Politika -
Elkarrizketa
Bilbao: 'Bizkaiak 200 milioi euro gehiago bilduko ditu 2013an'
Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu duenez, zerga alorrean abenduan egindako aldaketen ondorioz izango da hori, eta horregatik eskatu du 2013ko zerga-bilketa aurreikuspenak aldatzea.
Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri du Bizkaiko Ogasunak aurreko urtean baino 200 milioi euro gehiago bilduko dituela zerga bidez, zerga alorrean abenduan egindako aldaketei esker.
Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan azaldu duenez, horregatik eskatu zien gainerako aldundiei 2013ko diru-sarreren aurreikuspena berrikustea eta igotzea, "nire laguna den Iñigo Urkulluren Jaurlaritzari eskua luzatzeko burutazio bat izan".
Bilbaoren esanetan, 2013ko diru-sarreren aurreikuspenak urrian egin ziren, zerga araudi zaharrarekin, baina orain, balantzeen eguneratzeagatik eta energia elektrikoaren ekoizpenagatik ezarri den zergari esker, Bizkaiko Ogasunak 200 milioi euro gehiago jasoko ditu, 150 milioi euro lehenengoagatik, eta 50 milioi euro bigarrenarekin.
Hori dela eta, 2013ko diru-sarreren aurreikuspenak igotzeko proposamena ez dela "trikimailua" azpimarratu du.