Politika -
Barcenas auzia
Barcenasek Ogasunean 11 milioi erregularizatu zituela dokumentatu du
Diruzain eta senatari ohiak jarduera Latinoamerikako herrialde batean, beste kide batzuekin, egindako jarduera industrialetatik jaso zuen dirua, abokatuak azaldu zuenez.
Erredakzioa
Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Gobernuak onartutako amnistia fiskala jaso zuela frogatzen duten dokumentuak aurkeztu dizkio Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko Gurtel auziko epaileari, 2012an, Ogasunaren aurrean, bere garaian deklaratu ez zituen ia 11 milioi euro erregularizatzeko.
Barcenasek Suitzako banku batean zuen dirua, eta, epailearen aurrean, Tesedul sozietatearen bitartez nolaz amnistia fiskalaz baliatu zen dokumentatu du, Auzitegi Nazionaletik azaldu dutenez.
Barcenasen defentsak idatzi bat aurkeztu du Auzitegi Nazionalean, horren arabera, 10.988.040 euro erregularizatu ditu, 12/2012 Errege Dekretuaz baliatuz, hau da, Amnistia Fiskalaz baliatuta. Irakur daitekeenez, "deklaratu gabeko funtsak Tesedulen izenean daude, eta orain erregularizatuta daude". Kopuru hori, defentsaren arabera, preskribatu gabeko funtsei dagokio.
Barcenasek hiru dokumentu aurkeztu ditu: kopuru horregatik egindako likidazioa (% 10 ordaindu du); Tesedulen izenean, Sozietateen gaineko Zergaren aitorpen osagarria (2011ko jarduera, abenduaren 28an aurkeztua, eta 317.995 euro ordaindu zituen; eta lehenengo eta bigarren dokumentuengatik ordaindutako kuoten egiaztagiriak.
Diruzain eta senatari ohiak jarduera Latinoamerikako herrialde batean, beste kide batzuekin, egindako jarduera industrialetatik jaso zuen dirua, Alfonso Trallero abokatuak azaldu zuenez.