Politika -
Bi hautagaitza
Covitek batzarra egin baina zuzendaritzarako bozketa atzeratu du
Terrorismoaren biktimen elkarteak dioenez, kide izateko "eskaera kopuru handia" jaso du. Botoa emateko eskubidea emango dietenez, eskaera guztiak kudeatu arte ez dute bozketa egingo.
Erredakzioa
Covite terrorismoaren biktimen elkarteak gaurko iragarrita zuen batzarra egin du, zuzendaritza-batzordeak bertan behera utzi arren. Hala ere, zuzendaritza berrirako bozketan aurkeztuko diren bi hautagaiak ez dira bertan izan, beraz, ez da bozketarik egin.
Coviteko zuzendaritzak jakinarazi duenez, elkarteko kide izateko terrorismoaren biktimen eta horien senitartekoen "eskaera kopuru handia" jaso du. Estatutuen arabera, botoa emateko eskubidea emango dietenez, eskaera guztiak kudeatu arte ez dute bozketa egingo.
Hala ere, Consuelo Ordoñez Coviteko egungo presidentea eta Jorge Mota hauteskunde-zerrenda alternatiboko burua bertan bildu dira, eta hitz egiten egon dira. Ondorioz, "bazkide berri guztiek Coviteko Estatutuaren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu arte" atzeratuko dute bozketak.
Zuzendaritza berrirako bi hautagaitzen artean ika-mika handia izan da aurreko asteetan.