Politika -
Kartzela-politika
Herrira: 'Gizarteak egungo politikarekin amaitzeko asko egin dezake'
Herrirak esan duenez, bere mobilizazioak “giza eskubideekin, erabakiekin eta bakearekin konprometitutako geroz eta jende gehiago bilduz joango dira”.
Erredakzioa
Herrira ETAko presoei babesa ematen dien plataformak esan du "gizarte zibiletik" asko egin daitekeela egungo kartzela-politikarekin "amaitzeko", eta mobilizazioak "giza eskubideekin, erabakiekin eta bakearekin konprometitutako geroz eta jende gehiago bilduz joango dira", nabarmendu du.
Bilboko Udalaren aurrean egindako agerraldiak, Herrirak azaldu du urtarrilaren 12an, Bilbon, egindako manifestazioa "horren atzetik izan diren herritarren konpromiso handiaren" ondorioa izan dela.
Martxa urteko hitzordu baten argazkia ez dela, "eztabaida, adostasun berriak eta mugimendu politikoak eta instituzionalak sortu dituen inflexio-puntua" baizik adierazi du Herrirak. Aurrean duten erronka "bideratzea, oinarritik antolatzea, ekarpen berriei guneak irekitzea, indarrak batzea eta proposatzen ditugun helburuekin ados dagoen gehiengo sozial hori aktibatzea" dela azpimarratu du.
"Gizarte zibiletik asko egin dezakegu kartzela-politika honekin amaitzeko eta giza eskubideen, erabakien eta bakearen aldeko pauso eraginkorrak emateko", gaineratu du.
Azkenik, larunbat honetan lehenengo Batzorde Nazionala egingo dutela gogoratu dute, "bizitzako lehenengo urtearen balantzea egiteko eta 2013rako helburuak eta inflexio-puntuak ezartzeko".