Politika -
Otsailaren 9ra
Sortuk antolaketa ereduaren inguruko eztabaida bat atzeratu du
Alderdiaren arabera, atzerapena zenbait "arazok" eragin dute, baina ez du zehaztasun gehiagorik eman. Hitzordu berria otsailaren 9an jarri dute, 9:30ean, Antiguoko Dokan.
Erredakzioa
Sortuk Donostiako Antiguo auzoan larunbatean egin behar zuen batzarra otsailaren 9ra atzeratzea erabaki du, ohar batean aditzera emandakoaren arabera,
Alderdi abertzalearen arabera, atzerapena zenbait "arazok" eragin dute, baina ez du zehaztasun gehiagorik eman. Antolaketa eredu berria eztabaidatzeko hitzordua otsailaren 9an jarri dute, 9:30ean, Antiguoko Dokan. Batzar horrek amaiera emango dio Donostian prozesu sortzaileari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea