Politika -
ELA-ren kongresua
Ustelkeria 'egituran' dagoela salatu du 'Txiki' Muñozek
ELAk "aliantza" egiteko duen aukera bakarra LABekin duela azpimarratu du sindikatuaren idazkari nagusiak.
Erredakzioa
Adolfo Txiki Muñoz ELAren idazkari nagusiak sindikatuaren XIII. Kongresuaren lehenengo jardunaldian, Bilbon, salatu duenez, ustelkeria "egituran" dago.
ELAren batzordea berritu dute Kongresuan, eta orain arteko batzordeak urteotako kudeaketaren txostena aurkeztu eta 736 ordezkarik txostena onartu edo atzera bota dute.
Txosten horren aurkezpenean Muñozek azaldu duenez, "ustelak botere politikoan daude" eta "ez dute lotsarik murrizketak ustelkeriatik eta ustelkeriarentzat direla argudiatzeko".
Txiki Muñozek gogor kritikatu du gobernuen eta patronalaren jokabidea, eta burujabetzaren bidea hartzeko deia egin du.
Bestalde, eta "arazoak arazo", "ezinbesteko" jo du LABekin akordioetara iristea, izan ere, hori da ELAk "aliantza" egiteko duen aukera bakarra.
Bakegintzari dagokionez, Muñozek Arnaldo Otegi Batasunaren bozeramaile ohia askatzea eskatu du, "politika egiteagatik" kartzelatu zutelako.
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren eta haren exekutiboaren azken lau urteen kudeaketaren txostenak ahobatezko jaso du.