Politika -

Lore-eskaintza

Ordoñez politikari zintzo eta prestuaren eredua zela esan du Aguirrek

Madrileko presidente ohiaren ustez, Ordoñez “eredu garbia zen politikan gabiltzan guztiontzat”, politikari eta gizaki moduan.

Esperanza Aguirre, Gregori Ordoñezi egindako lore-reskaintzan. EFE
Esperanza Aguirre
Esperanza Aguirre, Gregori Ordoñezi egindako lore-reskaintzan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esperanza Aguirre Madrileko PPko presidenteak esan duenez, Gregorio Ordoñez (ETAk hil zuen, duela 18 urte) "politikaren eredu garbia" zen.

Adierazpen horiek Gregorio Ordoñezi egindako lore-eskaintzara iristean egin ditu Madrileko presidente ohiak, haren izena duen lorategian.

"Orain bizi ditugun uneotan, berak ordezkatzen duen guztia are eta garrantzitsuagoa da. Gregorio politikari zintzo eta prestuaren eredu garbia da, askatasunaren eta espainiarren ongizatearen alde politikan guztia emateko prest dagoenarena", nabarmendu du Aguirrek.

Ana Iribar Gregorio Ordoñezen alarguna bertan zela, Madrilgo presidente ohiak esan du Ordoñez eredu garbia zela, politikari eta gizaki bezala, "politikan gabiltzan guztiontzat".

Aguirre Angel Carromero (lau urteko kartzela-zigorra du Kuban, zuhurtziagabeko giza hilketagatik) Belaunaldi Berrien buruzagiarekin iritsi da ekitaldira.

Bestalde, senarra hil zutela 18 urte direnean, haren lantokia zen "udaletxean Bilduk gobernatzea" deitoratu du Ordoñezen alargunak.

"Gregorio Ordoñezek burua altxatuko balu, lotsa sentituko luke Estatuan dagoen iruzurra eta Bildu Gipuzkoako udaletan eta Aldundian dagoela ikusita", esan du Ana Iribarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea