Politika -

Barcenas auzia

Barcenas, bere errugabetasunaz: 'Defendatuko ez dut ba'

Bestalde, PPko diruzain ohiak Genevako Dresdner Bank bankuari Moralejako zuzendari nagusia zela esan ziola frogatu dute.

Luis Barcenas PPko diruzain ohia. EFE
Luis Barcenas
Barcenasek justiziaren aurrean hitz egingo duela gaineratu du

0:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPko diruzain eta senetari ohiak bere errubetasunaren inguruan galdegin dion kazetari bati honako hau erantzun dio: "Akabo ba".

Barcenas telebista kamara askok harrapatu dute Madrileko etxetik irteten ari zela, eta taxi batean sartu baino lehenago, auziari buruz egiten duen edozein adierazpen "egoitza judizialean" izango dela nabarmendu du.

"Esan dizut adierazpen guztiak egoitza judizialean egiten ditudala beti, eta badakizue dagoeneko lau urte direlako,eta hala izaten jarraituko du", azaldu du PPko diruzain ohiak.

Luis Barcenas PPko diruzain eta senatari ohiak 22 milioi euro izan zituen, Suitzako banku bateko kontuan, eta diru hori beste kontu batzuetara pasatu zuen 2009an, Gurten auzian inputatu zutenean, Estatu horrek Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari bidalitako dokumentazioaren arabera.

Barcenasek Moralejako zuzendari nagusia zela esan zuen

Luis Barcenasek Genevako Dresdner Bank bankuari Moralejako (zitrikoen produkziora zuzendutako enpresa, Angel Sanchis PPko diruzain ohia ere kide da) zuzendari nagusia zela esan zion. Barcenasek sozietateen zerrenda bat eman zuen, bankuak kontua ixteko mehatxua egin zionean, kontuan sartutako dirua nondik zetorren ez zuelako azaltzen.

Datu horiek Agathe Stimoli eta Rouven Salzmann bankuko zuzendari baten artean izandako posta elektronikoetan islatuta daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea