Politika -

Barcenas auzia

Torres-Dulce: 'Ustelkeria sistemaren barrena jaten duen minbizia da'

"Edozein ustelkeria kasuren aurrean beligerante" izango direla esan du Estatuko fiskal nagusiak, "are gehiago politika arloko ustelkeria kasuetan".

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. EFE
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia.
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak "edozein ustelkeria kasuren aurrean beligerante" izango direla adierazi du, batik bat politika arloan eta "amaieraraino ikertzeko tresna guztiak martxan jarriko ditugu", esan du.

Fiskalentzat eta guardia zibilentzat ikerketa teknologikoaren inguruko kurtso baten aurkezpenean egin ditu adierazpenak. Bertan, PPren ustezko finantziazio irregularraren inguruko galderak egin dizkiote eta "dagoeneko auzia irekita" dagoela ekarri du gogora.

"Azken egunetan ezagutu ditugun gazak bertan sar daitezke; Fiskaltzaren jarrera beti aktiboa da", gaineratu du.

"Hasieratik esan dugu beligerante izango garela, are gehiago politikaren arloan", nabarmendu du Torres-Dulcek.

"Ustelkeria sistema demokratikoaren barrenak jaten dituen minbizia da", adierazi du, eta Fiskaltzak "ikerketarako tresna guztiak martxan jarriko" dituela gaineratu du, "gertaera guztiak amaieraraino ikertzeko".

Gizartearen egonezina ulertzen duela esan du Torres-Dulcesek eta erantzunak "argia eta azkarra" izan behar duela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea