Politika -
Gobernu programa
Urkullu: 'Gobernuak konpromisoa eta egoera ekonomikoa uztartuko ditu'
Lehendakariak horrela erantzun dio Jose Antonio Pastor sozialisten bozeramaileak Gobernu programaren onarpenaren inguruan egindako galderari.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu legendakariaren arabera, Jaurlaritzaren Gobernu programak jeltzaleek hauteskunde kanpainan hartutako konpromisoak agertuko dira, baina "egoera ekonomikoari moldatuta".
Urkulluk adierazpen horren bidez erantzun dio Jose Antonio Pastor sozialistak egindako galderari . Pastorrek Gobernu programaren egoeraz galdetu dio, programa horretan legegintzaldiko ekimenak eta helburuak zehazten direlako.
Lehendakariak esan duenez, programa sortzeko edukietan eragin zuzena duten zenbait gai aztertu behar dira.
"Horrek guztiak legegintzaldirako programa sortzen lagunduko du, egoera ekonomikoari moldatuta", azpimarratu du lehendakariak.
Lana "oso aurreratuta" dago
Urkulluren hitzetan, nahiz eta lana "oso aurreratuta" daukaten, behin betiko dokumentua ez dago amaituta. Prest daukatenean, edukiaren berri emango diete gainontzeko alderdiei eta gizarteari.
Antzerako erantzuna eman du lehendakariak egutegi legegileari dagokionez. Egutegia ere prestatzen ari dira, Gobernu programarekin batera, "bata bestearen osagarri delako".