Politika -

770.000 euro

Gonzalezek Marbellako luxuzko pisua erosi zuela onartu du

Luxuzko pisuaren jabe gisa azaltzen den Coast Investor LLC enpresari informazio fiskala eskatu dio Esteponako epaitegi batek.

Madrilgo erkidegoko presidentea. Argazkia: EFE
Madrilgo erkidegoko presidentea. EFE
Madrilgo erkidegoko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igancio Gonzalez Madrilgo erkidegoko presidenteak Marbellako luxuzko pisua erosi zuela onartu du. Orain arte, udarak bertan pasatzen zituen eta "beti alokairua" ordaindu izan duela esan du.

Esteponako epaitegi batek Coast Investor LLC enpresari etxebizitzaren inguruko informazioa eskatu dio, pisuaren jabe gisa azaltzen baita.

Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak eskaturiko ikerketak ez duela berekin zerikusirik azaldu du Gonzalezek, "aurreko jabearen zergen betebeharrekin baizik".

Madrilgo erkidegoko iturriek Efe agentziari esandakoaren arabera, presidenteak joan den abenduaren 18an erosi zuen pisua 770.000 euroren truke.

% 80 emaztearena dela esan dute eta ondasun-banantzea egina dutela gaineratu dute. Emazteak 566.000 euro ordaindu zituen eta presidenteak gainontzekoa, 154.000 euro.

Presidenteak esan duenez, "orain arte pisuarekin izandako harreman bakarra alokairu kontratua izan da, eta hilero-hilero ordaintzen nuen".

Esteponako epaile batek Coast Investor LLC enpresaren inguruko informazio guztia eskatu du. Ameriketako Estatu Batuetako Delawareko paradisu fiskaleko sozietatea da. Pisuak ia 500 metro karratu ditu eta Alhambra del Golf luxuzko urbanizazioan dago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea