Politika -

PNV-PSE

Pastor: 'Jaurlaritzak jarrera oldarkorra du eta zaila da ados jartzea'

PSE-EEko bozeramailearen hitzetan, Eusko Jaurlaritzak gezurra erabili du aurreko gobernuaren kudeaketa gutxiesteko.

Jose Antonio Pastor. Argazkia: EFE
Jose Antonio Pastor. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor Eusko Legebiltzarreko Alderdi Sozialistako bozeramaileak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak "jarrera oldarkorra" du eta, honenbestez, "zaila da" ados jartzea.

Legebiltzarrean eskainitako prentsaurrekoan Andoni Ortuzarrek gaur goizean esandakoari erantzun dio bozeramaile sozialistak. EBBko presidente berriak adierazi duenez, herrialdeko gai nagusietan "elkarlana" lortzeko eta erakundeei egonkortasuna emateko PSE-EErekin harremanak berreskuratu nahi ditu EAJk.

Pastorren iritziz, "asmo oneko" berbaldi hori ez dator bat Jaurlaritzak duen jarrera oldarkorrarekin. Horren ustez, jarrera horrekin Patxi Lopezen gobernuaren kudeaketa gutxietsi nahi dute.

Sozialistaren arabera, Iñigo Urkulluren gobernuak "ez du erabaki zuzenik hartu orain arte", eta horrela "zaila da jeltzaleekin ados jartzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea