Politika -

Katalunia

CiUk eta ERCk burujabetzaren adierazpena aldatu dute babesa lortzeko

Gaur aurkeztuko dute testua, eta negoziazioko iturrien arabera, erabakitzeko eskubidea izango da aldarrikapen nagusia, eta independentzia eta Estatuaren sorrera bigarren mailan geratuko dira.

Mas eta Junqueras, konstulta deitzeko akordioa sinatzen. Argazkia: Efe
Mas eta Junqueras, konstulta deitzeko akordioa sinatzen.
Mas eta Junqueras, konstulta deitzeko akordioa sinatzen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CiU eta ERC negoziazioetan murgilduta daude datorren astean Parlamentuan aurkeztuko duten burujabetzaren aldeko adierazpena adosteko; izan ere, aldaketak egingo dizkiote zirriborroari erabakitzeko eskubidea defendatzen duten gainerako alderdien (PSC, ICV-EUiA eta CUP) babesa eskuratzeko, Europa Press albiste-agentziak negoziazioko iturriak aipatuta jakitera eman duenez.

Adierazpen hori ixteko asmoz, Parlamentuan bildu dira CiUren eta ERCren ordezkariak: Jordi Turull, Marta Llorens (CiU), Marta Rovira eta Lluis Salvado (ERC).

Aipatu iturrien esanetan, ostegunean zabaldutako adierazpena zirriborroa besterik ez zen, eta gaur aurkeztuko dute behin betiko testua, aldaketekin.

Azken testuan erabakitzeko eskubidea izango da aldarrikapen nagusia, eta independentzia eta Estatuaren sorrera bigarren mailan geratuko omen dira.

PSCk, ICV-EUiAk eta CUPek ere proposamen propioak aurkeztuko dituzten arren, CiUk eta ERCk espero dute egindako aldaketekin adostasunera iristeko borondatea erakutsiko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea