Politika -

Katalunia

PSC, erabakitze-eskubidea duen Estatu federalaren alde

Alderdiak Kataluniaren subiranotasunari buruzko ebazpen-proposamena onartu du, bertan, Konstituzioaren erreforma proposatu du, Espainia Estatu federala bilakatzeko.

Erabakitzeko eskubidearekin bateragarria den Estatu federala proposatu du PSCk. EFE
Erabakitzeko eskubidearekin bateragarria den Estatu federala proposatu du PSCk
Subiranotasunaren aldeko agiriak zatitu egin du galdeketaren akordioa Katalunian

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSCk Kataluniaren subiranotasunari buruzko ebazpen-proposamena onartu du, bertan, Konstituzioaren erreforma proposatu du, Espainia Estatu federala bilakatzeko eta Kataluniak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko.  

Gaur Parlamentuan aurkeztuko duen testuan, PSCk beharrezko erreformak egiteko beharra babestu du, kataluniarrek "erabakitzeko eskubidea erreferendumaren edota kontsultaren bidez gauzatu dezaten, legezkotasunaren baitan".

PSCk proposatzen duen Konstituzioaren erreformak Kataluniarentzako autogobernua bermatzen duen Estatu federala osatzea du helburutzat, tratu fiskal justua ziurtatzeaz, identitate eta kultura propioak aitortzeaz eta "banatutako subiranotasun-sistema" ezartzeaz gain.

Hainbat orduko bileraren ostean, PSC onartutako testuak Generalitatea negoziatzera eta Espainiako Gobernuarekin akordio batera iristera premiatu du "bi urteko epean" beharrezko legezko erreformak egiteko, herritarrek erabakitze eskubidea gauzatu dezaten "Katalunia-Espainia etorkizuneko harremanari buruz".

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea