Politika -
Estatutuetan aldaketa
Nafarroako Kutxako kudeaketa Parlamentuan azaldu beharko du Barcinak
Halaber, Gobernuak Parlamentuak agindutakoa betetzen ari ez dela salatu du gehiengoak.
Erredakzioa
Caja Navarra Fundazioko Estatutuen aldaketa Nafarroako Parlamentuan azaldu beharko du Yolanda Barcina presidenteak.
Barcinaren agerraldiaz gainera, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariaren azalpenak eskatzeko eskaera ere onartu dute, Nafarroako Kutxako Fundazioaren eraldaketa prozesuaren berri emateko.
Ildo horretan, UPNk Barcinaren jardueraren legezkotasuna defendatu du, ustez Nafarroako Kutxako bulegoak erosteagatik jasotako kritiken aurrean.
Gobernuaren jarduna salatzeko adierazpena
Bestalde, UPNren Gobernuak Nafarroako Parlamentuak agindutako bete ez duela salatzeko eta Barcinaren Gobernuari Foru Legebiltzarrak onartutako erabakiak onartzea eskatzeko adierazpena onartu du astelehen honetan Parlamentuko bozeramaileen batzordeak, UPNren eta PPNren kontrako botoekin.
Bilduk aurkeztutako proposamena izan da, Bakartxo Ruiz bozeramaileak azaldu duenez, koordainketari eta funtzionarioen aparteko soldatari dagokienez Barcinaren Gobernuak ez baitu Parlamentuak onartutako legeak bete.