Politika -

Ingalaterra

Troitiñoren estradizioa eztabaidatuko dute Londresen

ETAko kidea Long Lartineko espetxean dago epaiketaren zain, eta Westminsterreko magistratuen gortean epaituko dute.

Antonio Troitiño 2011n aske utzi zuten, 24 urteko kartzela-zigorra beteta. Efe.
Antonio Troitiño 2011n aske utzi zuten, 24 urteko kartzela-zigorra beteta. Efe.
Antonio Troitiño 2011n aske utzi zuten, 24 urteko kartzela-zigorra beteta. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antton Troitiño ETAko kideari epaiketa egingo diote Espainiara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko. Troitiño Londresen atxilotu zuten ekainean, Espainian 24 urteko kartzela zigorra bete zuen eta Justiziak zigorra luzatzea erabaki zuen Parot doktrinari helduta.

Troitiño Long Martin kartzelan da eta Westmisterreko magistratuen gortean agertuko da gaur, Londreseko hirigunean. Bertan, Fiskaltzaren eta defentsaren argudioak entzungo ditu.

Epailearen aurrean urtarrilaren 8an agertu zen lehen aldiz, ohiko "fitxaketa" egiteko.

Trotiño 2011ko apirilean askatu zuten Espainian, 24 urteko kartzela-zigorra beteta. Hala ere, egun batzuk igaro ondoren, Auzitegi Nazionalak aske uzteko erabakia atzera bota zuen eta Parot doktrina aplikatzeko deitu zuen. Parot doktrinaren arabera, Trotiño 2017ra arte egon beharko luke kartzelan.

Baina Espainiako Justiziak agindua eman zuenerako, Troitiño ihes eginda zegoen. Ondorioz, Espainiak atxilotzeko agindua eman zuen eta Erresuma Batuan harrapatu zuen ekainaren 29an.

Londresen atxilotu zuten

Troitiñiño Londresen atxilotu zuten Ignacio Lerin ETAko ustezko kidearekin batera, Hounslow auzoko etxebizitza batean, Heathrow aireportutik gertu. Etxebizitzan sokumentazio faltsua aurkitu zuten eta beste pertsona batzuk ere atxilotu zituzten immigrazio kontuengaitik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea