Politika -
Manifestazioa
Pedraza: 'Azkenean ETAko hiltzaileak heroiak direla dirudi'
Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentearen iritziz, "ezin dira legeak hiltzaileen alde jarri".
Erredakzioa
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentearen iritziz, Herrirak presoen eskubideen alde deituriko manifestazioa azken urteetako gobernuen "pasibotasunaren" ondorioa da eta "azkenean, badirudi, ETAko hiltzaileak heroiak direla", salatu du.
Efe agentziari esan dionaren arabera, "atzo argi gelditu zen ETAko presoek babes handia dutela, baina terrorismoaren biktimek, babesarekin edo gabe, amaierara arte borrokan jarraituko dugu, justizia egon dadin".
Terrorismoaren biktimentzat, presoen egoeraren eta Euskadiko normalizazio politikoaren irtenbideak "zigor guztiak betetzea eta behin betiko ETA garaitzea" dakar.
Terrorismoaren biktimen izenean, presoentzat "justua" izango den espetxe politika eskatu du Pedrazak, eta "ezin dira legeak hiltzaileen alde jarri", gaineratu du.