Politika -

PSOEren Batzarra

Lopez: 'CIU eta ERCren proposamenak erabakitzeko eskubidea hondatu du'

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, aldiz, "errespetu osoa" agertu dio Katalunian "erabakitzeko eskubidearen inguruan" egiten ari diren eztabaida politikoari.

Patxi Lopez PSOEren Batzordean, Madrilen. Argazkia: EFE
Patxi Lopez PSOEren Batzordean, Madrilen.
Patxi Lopez PSOEren Batzordean, Madrilen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez euskal sozialisten buruzagiaren iritziz, CIUk eta ERCk Kataluniako Parlamentuan adostu duten subiranotasun adierazpenak "erabakitzeko eskubidea izorratu du, kataluniar guztien izenean, eurek independentzia erabaki dutelako".

CIUk eta ERCk aurkeztu duten proposamena aipatu du Lopezek PSOEren Batzorde Federalaren bilerara sartu baino lehen. Katalunian sinatu duten ekimenaren aurka azaldu da lehendakari ohia eta PSOE beti asmo independentista horren aurka egongo dela ziurtatu du.

"Gizarte zatiketa dakarren independentzia porrota da eta arazoei irtenbideak eman beharrean, egoera okertzen du", gaineratu du.

Eusko Jaurlaritza: "Errespetu osoa"

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "errespetu osoa" agertu dio Katalunian "erabakitzeko eskubidearen inguruan" egiten ari diren eztabaida politikoari.

Andoni Ortuzarrek EAJko presidente kargua hartu ostean egin ditu adierazpenok Erkorekak. Bozeramailearen hitzetan, "Katalunian Erkidego Nazionalaren etorkizunari dagozkion ildoak adosteko gai badira, hori albiste ona da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea