Politika -

Hirugarren gradua eman diote

Angel Carromero kartzelatik atera da eta etxean lo egingo du

Kartzelako iturrien arabera, kalera atera ondoren, Carromerok Madrileko gizarteratze-zentro batean aurkeztu beharko du astelehenean.

Angel Carromero, kartzeatik irtetean
Angel Carromero, kartzeatik irtetean
Angel Carromero, kartzeatik irtetean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Carromero Nuevas Generacioneseko presidentea Segoviako kartzelatik atera da ostiral honetan eta asteburuan etxean lo egingo du, Espetxeetako Agintaritzak hirugarren gradua eman diolako.

Espetxetik aditzera eman dutenez, kalera atera ondoren, Carromerok Madrileko gizarteratze-zentro batean aurkeztu beharko du astelehenean.

Carromerori lau urteko kartzela-zigora jarri zioten Kuban, uztailaren 21ean izandako zirkulazio istripuaren ondorioz Oswaldo Paya eta Harold Cepera disidenteak hil zituelako.

Espetxeetako Agintaritzak Segoviako kartzelako Zigor Batzordeak egindako proposamena berretsi du. Carromero abenduaren 29an eraman zuten Segoviara, Espainiara iritsi eta jarraian. Hirugarren gradua baldintza guztiak betetzen dituelako eman diote PPko kideari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea